jueves, 29 de noviembre de 2012

JOLASAREN GARRANTZIA




 JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA

 
Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian.
Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu.
Jolasak gauzak aurkitu eta esperimentatzen laguntzen digu. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da.
Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurrak denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioal frogatzen ditu, eta bere ezagutza lantzen doa.
Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.

JOLASEN GIZARTE BALIOA

Hainbat arrazoi ( gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuenmerkataritzaren eragin basatia, lehiakortasun akademikoen gizartea delakoa...) jolas libre edobat-batekoaren jarduera gutxitzen joan da. Honela, Euskal Herrian orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten da ( familia, kalea ), gehienak oso gune zehatzetan eta ozta- ozta mantendu dira.
Produktibitatea helburu duen gizarte honetan, helburua produktua ez duen beste edozein jarduera denbora galtze gisa ikusi izan da.

JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA

 Jolasteko moduan herri baten identitatea transmititzen da, haurren artean kultur sormen eta transmisio handiena jolastuz egiten da.
Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean, zertara eta nola jolasten zen, zein baliabide erabiltzen zituzten... Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Honela, jolas asko daude intxaurrekin egiten direnak, adibidez: intxaurreta, botxo...

Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buduz, abesti, dantza eta ipuinei buduz, horietako asko egun erdaraz erabiltzen baitira.Beraz, eta laburbilduz, Euskal Jolasak Euskal Herriko historia hurbila ezagutzeko bide zuzena direla baiezta daiteke.


JOLASAK, HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIORAKO TRESNA 

Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza ( euskara) barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da, baina batez ere hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia,... Zergatik? Jolasa dibertigarria delako eta haurrek denbora asko pasatzen dutelako jolasean.
Nabarmentzekoa da jolasen bitartez ahalbidetzen dela, eta honek ere berebiziko garrantzia du hizkuntzaren normalizazio prozesuan. Haurrarentzat jolasa dibertigarria da. Euskaraz jolas egiten ondo pasako du haurrak, hizkuntzaren erabilera ludikoagustura sentituko da, eta euskara jarduera dibertigarriarekin lotuko du. Euskara gauza aspergarriak ikasteko baino zerbait gehiagorako izan daitekeela ikusiko du oharkabean.
Euskarak, bere normalizazio prozesuan, bizitzaren arlo desberdinetan ohiko presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du bere bizitzako hainbat esparrutan erabil dezakeela euskara, ez duela zergatik erdal erregistroetara jo behar, normalean erdaraz esaten dituen esamoldeak edo esaerak euskaraz ere egon badaudela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario