Haur hezkuntzako jolasak
viernes, 30 de noviembre de 2012
ARTEARI DAGOKIONEZ
UMEEN MUNDUA.........
DIBERTITZEN ...........
JOLASTEN .........
KOLORE BIZIAK.............
ZORIONTSU..........
jueves, 29 de noviembre de 2012
IKASTAROAK
Oraingo honetan, jolasen ikastaro bat aurkeztuko dizuet non haurrentzako hainbat jolasak ikasteko aukera izango duzuen.
Hainbat elkarteetan ikastaro egiten dira, baina nik Urtxintxan egiten diren ikastaroei buruz hitz egingo dizuet. Elkarte honek hainbat ikastaro eskaintzen ditu, begirale izateko ikastaroak, euskal jolas ikastaroak .... Nik adibidez, pasadan urtean Urtxintzan atera nuen begirale titulua.
Elkarte hau umeen aisialdian lan egiten du; barnetegiak prestatu, udalekuak, irteera, tailerrak... eta jolasak ere asko lantzen dituzte.
Informazio gehiago nahi baduzue, sartu zaitezte aisia.net era eta han azalduta izango dozue ikastaroen datak, denbora, helburuak...
MUNDU OSOKO HAURREN JOLASAK
BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA
Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz norberaren burua eta ohiturak lantzen dira. Garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea.
- Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortu dira eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baita. Kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasek moldagarritasuna daukate, erabil dezagun imajinazioa! Haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu
- Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...
- Jolas egitea munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu
- Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzeko norberak berea egitea baino
- Jarduera
ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea sainduko dugu.
Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta
ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan
toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako
elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat...
MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA
Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko
espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke
horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa
egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean ``
bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera
diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen
erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.

Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu.
PSIKOLOGIA ETA GARAPENA
JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA
LEHENGO URTEAN:
Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetab baita ere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz antzeman dezakeen guztia du
3 URTE ARTE:
Haurrak esna igarotzen duen denboraren %60 adin honetan jolasari eskaintzen dio, edo horrela izan beharko luke, behintzat. Zehaztapen hau Espainiako Pediatria Elkarteak eginiko oharra da. Haiek diotenez haurrek gero eta gutxiago jolasten dute eta euren aisia ekintza pasiboagoekin betetzen dute, telebista eta bideojokoetan oinarrituta batez ere. Adin tarte honetan, halaber, jostailuak eskura eduki arren, adinekoen presentzia ezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez du jolasteko adin berekoen presentzia eskatzen ; espazioa eta baita jostailuak ere partekatu ahal izango ditu beste haur batzuekin, baita haiek ez dute bere jolasean parte hartzen.
3 URTETIK AURRERA:
Haurrak umetxo izatetik utzidio eta adin bera dutenekin erlazionatzen hasten da, jolasak haiekin partekatu nahi ditu eta gurasoekiko independentzia handiagoa lortzen du. Bakarrik jostailuz luze entretenitzeko gauza da, hori dela eta, gurasoen jolas denbora ipuinaren irakurketak ordezkatu behar du.
JOSTAILUAK HAUR HEZKUNTZAN
JOSTAILUAREN ERABILPENA
JOSTAILUAK
Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean ? hainbat dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak, besteak beste:
- Ze adinetarako aproposa den.
- Segurua den
- Ingurunea. Ze ingurutan jolastuko den jostailuagaz
- Umearen ezaugarriak. Umearentzako dibertigarria izatea
-...
Jostailuak jolasteko dira, baina ez da zertan jostailuak erabili behar jolasteko. Jostailu gabe ere jolastu dezakegu.
JOLASAREN GARRANTZIA
JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA
Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian.
Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu.
Jolasak gauzak aurkitu eta esperimentatzen laguntzen digu. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da.
Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurrak denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioal frogatzen ditu, eta bere ezagutza lantzen doa.
Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.
JOLASEN GIZARTE BALIOA
Hainbat arrazoi ( gutxiago jolasten dute haurrek herri edo auzoetako karriketan, jostailuenmerkataritzaren eragin basatia, lehiakortasun akademikoen gizartea delakoa...) jolas libre edobat-batekoaren jarduera gutxitzen joan da. Honela, Euskal Herrian orain dela denbora gutxi arte erabiltzen ziren jolasak galtzen joan dira, transmisio naturalaren katea eten da ( familia, kalea ), gehienak oso gune zehatzetan eta ozta- ozta mantendu dira.
Produktibitatea helburu duen gizarte honetan, helburua produktua ez duen beste edozein jarduera denbora galtze gisa ikusi izan da.

JOLASAK, KULTURAREN TRANSMISIORAKO TRESNA
Jolasteko moduan herri baten identitatea transmititzen da, haurren artean kultur sormen eta transmisio handiena jolastuz egiten da.
Euskal jolasek Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko aukera ematen dute: garai batean, zertara eta nola jolasten zen, zein baliabide erabiltzen zituzten... Kristalezko kanikarik ez zenean, fruituekin egiten ziren gaur egun kanikekin egiten diren jolasak. Honela, jolas asko daude intxaurrekin egiten direnak, adibidez: intxaurreta, botxo...
Beste hainbeste esan daiteke jolas jarduera horietan erabiltzen ziren esaera eta esamoldeei buduz, abesti, dantza eta ipuinei buduz, horietako asko egun erdaraz erabiltzen baitira.Beraz, eta laburbilduz, Euskal Jolasak Euskal Herriko historia hurbila ezagutzeko bide zuzena direla baiezta daiteke.

Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza ( euskara) barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da, baina batez ere hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia,... Zergatik? Jolasa dibertigarria delako eta haurrek denbora asko pasatzen dutelako jolasean.

Euskarak, bere normalizazio prozesuan, bizitzaren arlo desberdinetan ohiko presentzia behar du, baita jolasetan ere. Haurrak ikusi behar du bere bizitzako hainbat esparrutan erabil dezakeela euskara, ez duela zergatik erdal erregistroetara jo behar, normalean erdaraz esaten dituen esamoldeak edo esaerak euskaraz ere egon badaudela.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)